1. UNITATEA. NUTRIENTEEN IDENTIFIKAZIOA
Ongi etorriak lehen unitatera!
Elikagaietan dauden makronutriente desberdinen funtzioa ulertzeko eta haien eragina (onuragarria edo kaltegarria) osasunean bereizteko asmoz, elikagai zehatz batzuen azterketa egingo da.
Nutriente jakin batzuen (karbohidratoak edo lipidoak, esaterako) presentzia alderatuko da elikagai natural edo gutxi prozesatu batzuetan eta elikagai prozesatu edo ultraprozesatuetan, osasunean duten eragina aztertzeko helburuarekin.
Hautatutako elikagaien etiketan agertzen diren osagaiak identifikatu eta aztertuko dira, haien izaera eta elikagai horietan betetzen duten “funtzioa” ulertzeko.
Horrek aukera emango du hautatutako elikagaietan dauden makronutriente nagusien funtzioa ulertzeko, baita kalitate nutrizionalik gehitzen ez duten edo osasunerako onurarik eskaintzen ez duten osagai gehigarrien identifikazioa egiteko ere.
Esnea
Yogurta
Arroz-esnea
ARIKETA
Adibide gisa, hainbat esneki aztertzea proposatzen da: esnea, jogurt naturala, zaporedun jogurta, osagaidun jogurta (zerealak, fruta…), proteina-edukia handitutako jogurta (gaur egun oso hedatua), natilla eta esne-arroza. Helburua izango da osagaien konposizioa (etiketaren arabera) identifikatzea, haien funtzioa aztertzea eta osasunean duten eragina ulertzea, ondorioztatzeko ea produktu horiek beharrezkoak eta/edo egokiak diren eguneroko, ohiko edo noizbehinkako kontsumorako.